Itxi

telebista

18. atalaren aurrerapena

Hil edo biziko lehia, gaur, 'El Conquis'eko zortzi partaideen indarrak neurtzeko

EITB

Kanpamentuan jasotako korreoak 'El Conquistador del Caribe' saioko lehiakideak nahasiko ditu, immunitate jokoa gainditzeko esfortzu fisiko gutxiago beharko dutela pentsaraziko baitie.

Kanpamentuan jasotako korreoak 'El Conquistador del Caribe' saioko lehiakideak nahasiko ditu gaur gauean. Immunitate jokoa gainditzeko esfortzu fisiko gutxiago beharko dutela pentsaraziko die eskutitzak; oker daude.

Karibera iritsi aurretik lehiakide bakoitzak zuen pisua erabakigarria izango da; izan ere, pisu horren araberako harea-kopurua sartuko dute antolatzaileek zortzi zakutan, eta lehiakide bakoitzak berearekin egin beharko dio aurre jokoari. Zakua lurpetik atera eta aldean eraman beharko dute; gainera, emari handiko ibai bat zeharkatu beharko dute, zaku eta guzti. Hori guztia egiteko gai badira, 15 metroko aldapa bat igo beharko dute, ikurrina eskuratu aurretik.

Hil edo biziko lehia izango da, eta saria, aparta. Gainera, sorpresa bikaina jasoko dute partaideek: Karibean gehien sufritu duenari ere immunitatea emango diote asteon; beraz, bi pertsona libratuko dira izendapenetatik astelehenean.

Ez galdu 'El Conquistador del Caribe', astelehenetan, 'Eguraldia' saioaren ostean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.