Itxi

telebista

19. atalaren aurrerapena

'El Conquistador del Caribe' saioaren aurtengo finalistak dira…

EiTB

Aiora, Eider, Gotzon, Meltxor, Odei, Seleta eta Zuriñe buruz buru arituko dira labirintoan. Itsu-itsuan joango dira, Julianek eskuan izango duen kanpaiaren doinuaz gidatuta. Astelehenean, 22:30ean.

Iritsi da eguna! Gaur gauean jakingo dugu nortzuk diren "El Conquistador del Caribe" saioaren aurtengo edizioaren finalistak. Beraz, 19. atala ez da egokia izango bihotzeko arazoak dauzkaten lagunentzat.

Finalerako lehen txartela immunitate jokoan izango dute eskuragai oraindik lehian jarraitzen duten zazpi abenturazaleek. Aurrean izango duten erronka ongi ezagutzen dute saioaren jarraitzaileek, baina beti ematen du ezustekoren bat. Labirintoaz ari gara.

Bakoitza dagokion tokian utziko du labirintoak banakako borrokan. Soberan daude taldeka dabiltzanean egoten diren kexu eta aitzakiak, baita gainerako lehiakideei egiten zaizkien kritikak ere. Gainera, Aiorak, Eiderrek, Gotzonek, Meltxorrek, Odeik, Seletak eta Zuriñek itsu-itsuan egin beharko diote aurre labirintoaren ibilbide berriari, gidatzeko Julianek eskuan izango duen kanpaiaren doinua baino ez dutela.

Hori guztia gutxi balitz, labirintoaren erdian sorpresa bat izango dute, guztiek gogoko ez duten zizare bat. Beraz, finalerako lehen txartela oso garestia izango da.

Txartel hori lortzen ez duten sei lehiakideak batzarrerako estrategiak pentsatzen hasi beharko dira, aurretik egin ez badute behintzat. Izan ere, duelura joango diren hiru lagunek finalera joateko azken aukera izango dute. Zalantzarik gabe, finalera iristeko modurik estuena.

Ez galdu "El Conquistador del Caribe" saioaren 19. atala, gaur, "Eguraldia" saioaren ostean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Orain arteko atal guztiak, berriz, EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.