Itxi

telebista

Kirolak

Bera Beraren partida eta Promozio Txapelketako finala, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Txirrindularitza ere izango dugu: Italiako Giroko 14. etapa eta Emakumeen Birako lehen etaparen laburpena.

Zuzeneko hiru kirol emanaldi izango ditugu gaur ETBn eta eitb.eus-en: Promozio Txapelketako finala, Super Amara Bera Beraren eskubaloi partida eta Italiako Giroa. Horrekin batera, Emakumeen Birako lehen etaparen laburpena.

Italiako Giroa izango dugu eguneko lehen hitzordua. 13:05ean egingo dute bat  ETB1ek eta eitb.eus-ek San Vito-Monte Zoncolan etapa gogorrarekin. Ohi denez, 'Gaur Egun' albisteak dirauen bitartean emanaldia ETB4n jarraitu ahal izango da. Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute kontakizuna.

Txirrindularitza amaitutakoan, 17:15ean, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da Iruñeko Labrit pilotalekutik. Bertan, Promozio Txapelketako finala jokatuko da, Erasun-Bakaikoa. Binakako bi partidekin osatuko da jaialdia: Ugalde-Irusta / Peña II-Iturriaga eta Jaka-Merino II / Arteaga II-Galartza. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.

19:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, Guerreras Iberdrola Ligako norgehiagoka eskainiko da: Super Amara Bera Bera-Elche Mustang. Iñigo Aiestaranek gidatuko du emanaldia Jon Begiristain lagun duela.

Azkenik, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, Emakumeen Birako lehen etaparen laburpena egingo du Alfontso Arroiok.