telebista
Audientzia
'El Conquistador del Caribe' bere ordu tartean nagusi, %17,9ko kuotarekin
EITB
Saioak 331.000 ikus-entuzleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Asteleheneko 'El Conquistador del Caribe' saioa ordutegi nagusian audientzia-buru izan zen berriz ere, %17,9ko audientzia zatia bereganatuz. Julian Iantzik aurkeztutako realityak 331.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Finalaren aurreko atala emozioz beteriko emanaldia izan zen. Odei eta Meltxor finaletik kanpo geratu ziren, Gotzonen kontrako duelua galdu ondoren. Donostiarrak, ordea, finalerako pasea lortu zuen ozta-ozta eta datorren astean Seleta, Aiora, Zuriñe eta Eiderren kontra gogor jokatu beharko du.
Bost lehiakideek final oso gogorra eta berdindua izango dute datorren astelehenean, maiatzaren 28an. Abenturan zehar edonolako probei aurre egiteko prest daudela erakutsi dute eta, zalantzarik gabe, finalak eskatuko duten maila izango dute. Ikurrina lortzeko indarra eta teknika izateaz gain, burua ere asko erabili beharko dute.