Itxi

telebista

22:30ean

Buruz Buruko Txapelketako bi partida, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Bengoetxea VI-Elezkano II eta Ezkurdia-Irribarria final laurdenetako norgehiagokak emango dituzte 'Gure Bideoteka' tartean.

  • Pilotari bat pilota eskuetan duela

    Pilotari bat pilota eskuetan duela. Argazkia: EFE

Aste honetan ez da pilota jaialdirik izango, pilotariak oporretan baitaude, baina ETBk 'Gure Bideoteka' zabalduko du, aurtengo Buruz Buruko Txapelketako bi partida eskaintzeko. Final-laurdenetako bi norgehiagoka izango ditugu ikusgai 22:30ean hasita ETB1en eta eitb.eus-en: Bengoetxea VI-Elezkano II eta Ezkurdia-Irribarria.