Itxi

telebista

22:15ean

'En Jake' berezia, gaur gauean, Pedro Sanchezen gobernu berria aztertzeko

EiTB

Xabier Lapitzek gidatzen duen saioan, hainbat gonbidatuk Espainiako presidente berriak eratutako gobernuaren inguruko hausnarketa egingo dute.

Gaur gauean, ETB2n, 'En Jake' saio berezia eskainiko da Pedro Sanchezen gobernu berria aztertzeko, bere taldea osatuko duten taldeko ministroen izenak jakin ondoren.

Zer eragin izango du gobernu berriak Euskadin? Zeintzuk izango dira lehen erabakiak? Nola egingo dio aurre Pedro Sanchezek Kataluniako prozesuari?

Zalantza horiek guztiak argitzen saiatuko dira Xabier Lapitz eta bere gonbidatuak 22:15ean, eitb.eus-en eta ETB2n.