Itxi

telebista

Kirolak

LEPM-ETB Sariko finala eta Suitzako Itzulia, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Euskadiko Sokatira Txapelketako finala (640 kg) eta Biharko Izarrak Torneoko finalak ere izango dira ikusgai.

Igandeko kirol eskaintzaren barruan zuzeneko bi emanaldi hauek nabarmenduko dira: Suitzako Itzuliaren 2. etapa, 15:50ean, eta LEPM-ETB Sariko finala, 17:30ean.

Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute Frauenfeld hirian hasi eta amaituko den etaparen kontakizuna.

Etapa amaitutakoan, Zumarragako Beloki pilotalekuarekin egingo dute bat ETB1ek eta eitb.eus-ek. Bi partida jokatuko dira bertan: LEPM-ETB Sariko finala eta Artola-Imaz eta Jaka-Merino II bikoteen artekoa. Xabier Euzkitzek gidatuko du emanaldia, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia lagun dituela.

Goizean, 11:00etan, herri kirolen tartea zabalduko da ETB1en eta eitb.eus-en Euskadiko Sokatira Txapelketako finala eskaintzeko (640 kiloko kategoria). Horren ostean, 12:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, Mallabiako Biharko Izarrak Torneoko finalak izango dira ikusgai.