telebista
Audientzia
Astearteko 'Gure Kasa', orain arteko ikusiena
EITB
Saioak %2,9ko audientzia zatia eta euskaldunen artean %7,3ko kuota bereganatu zituen.
Astearteko 'Gure Kasa' saioak Bera Bera eskubaloi taldeko neskak izan zituen protagonista, eta saioaren emanaldiak inoizko daturik onena bereganatu zuen. Julen eta Antton Telleriak aurkeztutako saioak %2,9ko audientzia zatia eta euskaldunen artean %7,3ko kuota bereganatu zituen. Horrez gainera, 57.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
ETB1ek 2017ko urrian estreinatuko zuen 'Gure Kasa' saioa, eta, batez beste, % 1,5eko audientzia zatia, euskaldunen artean % 4,2ko kuota eta 56.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu ditu denboraldian zehar.
'Ur Handitan' saioak ere datu onak
Astearteko 'Ur Handitan' saioak ere audientziaren harrera bikaina izan zuen Positibo hiesaren inguruko erreportajearen emanaldiarekin. Xabier Madariagak aurkeztutako saioak % 3,4ko audientzia zatia eta euskaldunen artean % 10,5eko kuota bereganatu zituen. Erreportajeak, halaber, 65.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.