Itxi

telebista

22:30ean

'La Manada'ko kideak aske uzteko erabakia hizpide, '360º. Tú Decides' saioan

EITB

Saioak, gainera, Francisco Franco diktadorearen gorpua Erorien Haranetik ateratzeko proposamena aztertuko du.

  • -

    -

Nafarroako Auzitegiak behin-behinean aske utzi ditu 'La Manada' taldeko bost gazteak eta erabaki horrek haserrea piztu du kalean. Erabaki judizialen eta iritzi publikoaren arteko ezberdintasunak geroz eta nabariagoak dira. Ostiral honetako '360º. Tú Decides' saioak gaia aztertuko du eta Agustín Martinez Becerra 'La Manada'ko kideen abokatua izango du gonbidatu.

Bestalde, Francisco Franco diktadorearen gorpua Erorien Haranetik ateratzeko proposamena aztertuko du saioak. Francoren familia eta haren izena daraman fundazioa asmo horren kontra agertu dira. Beharrezko pausoa da? Frankismoaren goraipamenarekin amaitzeko pauso gehiago eman beharko lirateke? Galdera horiei erantzuna emateko bi gonbidatu berezi izango dituzte: Carlos Zarco, San Lorenzo de El Escorialeko Alternativa Municipal Española alderdiko zinegotzia, eta Cristina Fallaras, kazetaria.

Ostiraleko saioak gonbidatu bereziak izango ditu. Horrez gain, 50 herritarren iritziak jaso eta Tito Irazusta, Irantzu Varela, Maria Luisa Garcia Franco eta Fernando Palacios izango dituzte solaskide.

'360º. Tú Decides' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.