Itxi

telebista

Kirolak

Euskadi-Alemania saskibaloi partida eta pilota Mungiatik, gaur, eitb.eus-en

EiTB

Bi norgehiagoka hauek eskainiko dira: Mendizabal III-Ruiz / Elordi-Tolosa eta Elezkano II-Zabaleta / Irribarria-Rezusta.

Mungiako pilota jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek ostiral honetan 22:00etatik aurrera. Bertan bi partida jokatuko dira: gauari hasiera emateko Mendizabal III-Ruiz bikotea Elordi-Tolosaren aurka neurtuko da. Ondoren, Elezkano II-Zabaleta bikoteak Irribarria-Rezustari egin beharko dio. Xabier Euzkitze, Joxean Tolosa eta Xabier Andueza arduratuko dira kontakizunaz.

Bestalde, 20:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, Euskadi-Alemania saskibaloi norgehiagoka izango dugu ikusgai. Asier Arangurenek eta Aitor Uriondok gidatuko dute zuzeneko emanaldia Barakaldotik.