Itxi

telebista

Estreinaldia

'Solo una mirada' telesailaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Harlan Coben idazlearen eleberrian oinarritutako ekoizpena da eta Eva Beaufilsen istorioa kontatzen da bertan.

Sólo una mirada (Juste un regard, 2017) telesaila estreinatuko du ETB2k gaur. Harlan Coben idazlearen eleberrian oinarritutako ekoizpena da, eta bertako zuzenketa lanetan ere aritu da idazlea, Sydney Gallonde eta Ludovic Colbeau-Justin zuzendariekin batera. Bestalde, aktore hauek ari dira bertan: Virginie Ledoyen, Thierry Neuvic, Thierry Frémont, Jimmy Jean-Louis, Joseph Malerba, Stainslas Merhar, Anne Girouard eta Mathilde Bisson.

Desagertzeei buruzko thriller honek sei atal ditu, eta Eva Beaufilsen istorioa kontatzen da bertan, emazte eta ama arrunta. Egun batean, berea ez den familia baten argazkia aurkituko du beste argazki batzuen artean, eta familia hartako kide bakarra ezagutuko du: bere senarra. Familiari buruz galdetzean, senarrak ezer ez dakiela esango dio, baina gau horretan bertan desagertuko da. Une horretan, hankaz gora jarriko da Evaren bizitza, eta helburu bakarra izango du: senarra aurkitzea, horretarako seme-alabak arriskuan jarriko baditu ere.

Igande honetan, telesailaren lehen hiru atalak estreinatuko dira, eta astebete barru izango dira ikusgai gainerakoak, uztailaren 15ean.

Sólo una mirada telesaila gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB2n.