Itxi

telebista

Txirrindularitza

Frantziako Tourreko taldeen aurkezpena, gaur arratsaldean, zuzenean

EiTB

Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en, 18:30etik aurrera.

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Frantziako Tourrean parte hartuko duten taldeen aurkezpena. La Roche-Sur-Yon hirian egingo dute, gaur, 18:30ean. Fermin Aramendik gidatuko du emanaldia, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak lagunduta.

Tourreko 105. edizioa larunbatean hasiko da, eta zuzenean jarraitu ahal izango dugu egunero ETB1en eta eitb.eus-en, baita Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere.