Itxi

telebista

Cine Éxito

'Sr. y Sra. Smith' filma, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Thriller honek John Smith eta Jane Smith senar-emazteak ditu ardatz. Itxuraz hiriaren kanpoaldean bizi den familia bat gehiago bada ere, biek ere sekretu potolo bat ezkutatzen dute.

  • Angelina Jolie eta Brad Pitt

Sr. y Sra. Smith (Mr. & Mrs. Smith, 2005) filma izango da ikusgai datorren gaur ETB2n. Doug Limanek zuzendu zuen espioitzari buruzko ekoizpen ospetsu hau, eta Hollywoodeko aurpegi ezagun askok parte hartu zuten bertan. Aktore-zerrendan ageri diren izenen artean, Brad Pitt, Angelina Jolie, Vince Vaughn, Adam Brody, Michelle Monaghan eta Kerry Washington nabarmentzen dira.

Thriller honek John Smith (Brak Pitt) eta Jane Smith (Angelina Jolie) senar-emazteak ditu ardatz. Itxuraz hiriaren kanpoaldean bizi den familia arrunt bat bada ere, biek ere sekretu potolo bat ezkutatzen dute. Bikotekideak ezer jakin gabe, elkarren aurka aritzen diren bi erakundetan espioitza lanetan jarduten dute. Ez batak ez besteak ez dute ezagutzen bikotekidearen sekretua, egun batean elkar hiltzeko kontratatzen dituzten arte.

Sr. y Sra. Smith filma gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema