Itxi

telebista

Pilota, 22:00etan

2012ko eta 2017ko San Fermin Torneoko finalak, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Bengoetxea VI - Irujo eta Olaizola II - Altuna III norgehiagokak izango ditugu ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Gaur, 22:00etan, 'Gure Bideoteka' tartea zabalduko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 4 terdiko San Fermin Torneoko bi final eskaintzeko.

Lehendabizi 2012koa izango dugu ikusgai: Bengoetxea VI - Irujo. Ondoren, iazkoa eskainiko dute: Olaizola II - Altuna III.

Xabier Euzkitzek eta Joxean Tolosak egingo dute kontakizuna.