Itxi

telebista

22:30ean

Buruhandi eta erraldoien konpartsaren kalejira, gaurko 'Sanferminak 2018'n

EITB

Ondoren, 'Gozategi 25 urte' kontzertua izango da ikusgai.

  • Buruhandiak eta erraldoiak.

    Buruhandiak eta erraldoiak.

Gaur gauean, Ilaski Serranok aurkeztutako 'Sanferminak 2018' saioak jaietako ikur diren buruhandi eta erraldoien konpartsarekin egindako kalejiraren erreportajea eskainiko du. Goizero-goizero irteten da iruindarrek hainbeste maite duten konpartsa hau Iruñeko kaleetan.

Horren ondoren, Iruñeko Gaztelu plazatik, Gozategi taldeak euren 25. urteurrena ospatzeko emandako kontzertua eskainiko du ETB1ek.

'Sanferminak 2018' 22:30etatik aurrera emitituko da gaur ETB1en eta eitb.eus-en.