Itxi

telebista

23:40an

Entzierroen inguruko erreportaje berezia, gaur gauean, 'Sanferminak 2018' saioan

EITB

Ilaski Serranok Mikel Armendariz adituarekin aztertuko ditu entzierroetan parte hartzeko baldintzak.

Gaurko 'Sanferminak 2018' saioan, Ilaski Serranok sanferminetako entzierroen inguruko erreportajea eskainiko du. Entzierroetan eta zezen kontuetan aditua den Mikel Armendariz iruindarrarekin egongo da, eta entzierroetan irteteko baldintzak azken urteotan nola zorroztu diren aztertuko dute elkarrekin.

Ondoren, Iruñeko Baluarte jauregian ospatzen duten Euskal Kantuen bazkariko kantaldia izango da ikusgai. Angel Mariezkurrena eratsundarrak antolatzen duen herri bazkaria da, eta betiko euskal kantuak kantatzen ikusiko ditugu sanferminetako giro bikainean.

'Sanferminak 2018' gaur izango da ikusgai, 23:40an, eitb.eus-en eta ETB1en.