Itxi

telebista

15:00etan

Tourraren seigarren etapa, gaur arratsaldean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Brest eta Mur de Bretagneren artean 181 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek.

Tourraren seigarren etapa eskainiko dute gaur ETB1ek eta eitb.eus-ek, 15:00etatik aurrera, zuzenean. Oraingoan, Brest udalerritik irtengo dira eta Mur de Bretagnen izango dute helmuga, maldan gora, 181 kilometro egin ondoren. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute lasterketaren kontakizuna.