Itxi

telebista

Zinema

'Operación Anthropoid' filma, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Benetako gertakarietan oinarritutako thriller bat da. Bigarren Mundu Gerran Reinhard Heidrich komandantea hiltzeko asmotan osatutako Anthropoid operazioaren inguruan jarduten du filmak.

Operación Anthropoid (Anthropoid, 2016) filma eskainiko du ETB2k gaur. Sean Ellisek zinegileak zuzendutako thriller honetan Cillian Murphy, Jamie Dornan, Charlotte Le Bon, Toby Jones, Harry Lloyd, Bill Millner edota San Keeley aktoreek hartzen dute parte, besteak beste.

Benetako gertakarietan oinarrituta, Bigarren Mundu Gerran nazismoak izan zuen papera aztertzen du ekoizpen honek. 1942an girotuta eta Anthropoid operazioan oinarrituta, Bigarren Mundu Gerran Reinhard Heidrich hiltzeko operazioa da filmaren ardatza. Hitler eta Himmlerren atzetik, Reicheko hirugarren komandante nagusia izateaz gain, Azken Irtenbidea garatzen ere lan egin zuen. Zer pentsa ematen duen thriller hau bi soldadu txekiarrek Pragan lur hartzearekin batera hasten da. Helburu bakarra dute, eta horretarako bizia emateko prest daude: Heidrich akabatu.

Ez ezazu galdu Operación Anthropoid filma, 22:00etan, ETB2n.