telebista
12:00etan
Bourg-Saint-Maurice/Alpe d'Huez Tourreko etapa nagusia, gaur, ETBn eta eitb.eus.en
EiTB
175,5 km-ko ibilbidean Col de la Madeleine, Lacets de Montvernier eta Col de la Croix de Fer igo beharko dituzte. Eta helmuga maila bereziko Alpe d'Huez mendate mitikoan izango dute.
Gaur, Tourraren 12. etaparekin, lasterketaren etapa nagusiarekin, egingo dute bat ETBk eta eitb.eus-ek eguerdian. Tropelak 175,5 km-ko ibilbidea egin beharko du. Tartean Col de la Madeleine, Lacets de Montvernier eta Col de la Croix de Fer igo beharko dituzte. Eta helmuga maila bereziko Alpe d'Huez mendate mitikoan izango dute.
Emanaldia ETB1en hasiko da 12:00etan eta 14:00etan, 'Gaur Egun' albistegiaren tartean, ETB4ra pasako da albistegiak irauten duen bitartean. Hala ere, 15:00etatik aurrera amaierara arte berriro ETB1ek berreskuratuko du emanaldia. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute etaparen kontakizuna.