Itxi

telebista

Txirrindularitza

Frantziako Tourraren 13. etapa, zuzenean gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Bourg d'Oisans eta Valence arteko 169,5 kilometroko ibilbide laua izango da.

Arratsalde honetan, Frantziako Tourraren 13. etaparekin bat egingo dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Alpeetako etapa gogorrak atzean utzi eta tropelak egun lasaiagoari egingo dio aurre. Bourg d'Oisans eta Valence arteko 169,5 kilometroko etapa laua izango da eta ibilbideak bi mendate izango ditu: Brié mendatea 29,5. kilometroan eta Sainte Eulalie en Royans 109. kilometroan.

Etaparen emanaldia 14:15ean hasiko da ETB4n, eta 15:00etatik aurrera ETB1ek eskainiko du. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute etaparen kontakizuna.