Itxi

telebista

Audientzia

'Una Historia de Vasconia' saioak %10,6ko audientzia zatia lortu du

EITB

Alberto Santanak euskal mitologiaren inguruko atala eskaini zuen, denboraldiko daturik altuena bereganatuz.

Alberto Santana historialariak aurkeztuta, 'Una Historia de Vasconia' saioak bere lekua hartu du ostegunetako ordutegi nagusian. Aste honetako emanaldiak %10,6ko audientzia zatia lortu zuen, saioaren denboraldiko daturik onena. Euskal mitologia aztertu eta pertsonaia mitologiko ezagunenen jatorria azaldu zuen aste honetako atalak, eta 193.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

'Una Historia de Vasconia' dokumental sailak arrakasta handia izan du ETB2n eta denboraldian zehar, bataz beste, %9,7ko audientzia zatia eta 197.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista