Itxi

telebista

Cine Éxito

'El asesino del lago' telesailaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Zortzi atalek osatutako telesail bat da. Gaur lehenengo hiru atalak eskainiko dira, eta hurrengo igandeetan zehar luzatuko da emisioa.

El asesino del lago (Le tueur du lac) telesail laburra estreinatuko da gaur ETB2n. Ekoizpen frantses hau Bruno Dega, Jeanne Le Guilloy eta Jérôme Cornuau zinema-zuzendariek eraman dute aurrera, eta bertan hartzen dute parte Lannick Gautryk, Julie De Bonak, Clement Manuelek, Julie Depardieuk, Pierre Perrierrek edo Marie-Anne Chazel aktoreek, beste askoren artean.

Zortzi atalek osatutako telesail bat da. Igande honetan lehenengo hiru atalak eskainiko dira eta hurrengo igandeetan luzatuko da emisioa.

Lise eta Clovis polizia agenteen istorioak jasotzen dira ekoizpen honetan. Orain dela hiru urte ezagutu zuten elkar aintzira batean gertatutako hilketa baten harira, eta orain familia bat osatzen dute Tom bederatzi hilabeteko semearekin batera. Annecy aintziraren inguruan bizitzera joango dira. Bikoteak kasu berriak bere gain hartzen dituen heinean, Clovis dei arraroak jasotzen hasiko da. Hori guztia gutxi balitz bezala, aintziran bi gorpu berri agertuko dira eta alarma guztiak pizttuko dira. Lisek eta Clovisek ez dute zalantzarik: serieko hiltzaile batekin egin dute topo. Zailtasunei aurre egin beharko dizkiete biek batera, eta, aldi berean, familia-bizitzarekin ere jarraitu beharko dute.

Ez ezazu galdu El asesino del lago telesailaren estreinaldia, gaur gauean, 22:00etan, ETB2n.