Itxi

telebista

22:30ean

'Abertzalea' filma, gaur gauean, ETB1en

EiTB

Mel Gibson eta Heath Ledger protagonista dituen lan honek Oscar sarietarako hiru izendapen lortu zituen 2000. urtean.

0:24

ETB1ek Abertzalea (The Patriot, 2000) film estatubatuarra emango du asteazkenean. Roland Emmerich zinemagileak zuzendutako ekoizpen honetan, Mel Gibson da protagonista nagusia, baina bertan parte hartzen duten aktoreen artean Heath Ledger, Joely Richardson, Jason Isaacs, Chris Cooper eta Lisa Brennen ere ikus daitezke.

1776an, Hego Carolina Amerikako Independentzia Gerra bete-betean zegoen. Mel Gibson pantaila handira itzuli zen film honetan Benjamin Martin gorpuzteko. Aski ezaguna da nazioartean Frantzian eta Indian soldadu gisa aritzeagatik, baina iraganeko mamuak atzean utzi nahi ditu orain eta bizitza lasaiagoa izan, bere zazpi seme-alabekin batera. Hala ere, bi seme zaharrenek, Gabrielek (Heath Ledger) eta Thomasek (Gregory Smith), beste plan batzuk dituzte buruan, eta aitaren debekuari jaramonik egin gabe, Ingalaterraren aurkako iraultzan parte hartu nahi dute. Gabrielek izena emango du Armadan. Soldadu britainiarrak, Tavington koronelaren (Jason Isaacs) agindupean, haren etxeraino iritsiko dira, eta familia osoa arriskuan egongo da.

Ez galdu Abertzalea filma, gaur, 22:30ean, ETB1en.