Itxi

telebista

22:00etan

Alex Aranburu eta Iñaki Artola, 'Donostiako Aste Nagusia 2018'ren azken emanaldian

eitb

Gainera, Edurne Garmendia Gazteako kazetaria ere izango dute gonbidatu, jaiei agur esateko.

  • Iñaki Artola pilotaria. (Argazkia: EiTB)

    Iñaki Artola pilotaria. (Argazkia: EiTB)

2018ko Donostiako Aste Nagusiari agur esango diote gaur Izaro Iraetak eta Agustin Ezenarrok, 'Donostiako Aste Nagusia 2018' saioaren azken emanaldian. Hitzordu horretan, Alex Aranburu txirrindularia eta Iñaki Artola pilotaria izango dituzte gonbidatu. Horiekin batera, Edurne Garmendia Gazteako kazetaria ere hartuko dute.

Bestalde, Iñigo Agirrek marmitako txapelketaren inguruko erreportajea ekarriko digu, eta Jaione Carpinterok, beste behin, suak ondo ikusteko txoko berri bat erakutsiko digu.

Donostiako Aste Nagusiko azken egunean ohitura den bezala, ikuskizun piro-musikala izango da ikusgai, lehiaketatik kanpo. Aurten, Suediako GFFAB Göteborgs su-etxeak eskainiko du.

'Donostiako Aste Nagusia 2018' saioaren azken emanaldia gaur gauean ikusi ahalko da, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera.