Itxi

telebista

Kirolak

Zarauzko Torenoaren finala, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Gainera, aizkolarien Donostiako Urrezko kopa izango da ikusgai ETB1en.

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, pilotarekin izango da hitzordua, Zarauzko Torneoaren finala eskainiko baitute ETB1ek eta eitb.eus-ek, zuzenean. Aurretik, baina, Retegi-Erostarbe eta Arteaga II-Eskiroz bikoteen arteko atariko partida izango da ikusgai. Azkenik, Gorka-Galarza eta Elordi-Irusta bikoteek jokatuko dute jardunaldiko hirugarren norgehiagoka. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia esatariek izango dute pilota jaialdiaren kontakizunaren ardura.

Pilota emanaldiaren aurretik, 16:00etan, aizkolarien Donostiako Urrezko kopa eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, Ibon Gaztañazpi eta Jose Etxebeste esatarien eskutik.

Horrez gain, Hondarribiko zesta Sariaren finala izango da ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en, Goikoetxea-Aldazabal eta Olharan Irastorza bikoteen artean. Iñigo Aiestaranek eta Felix Espillak egingo dute partidaren kontakizuna, 13:30etik aurrera.