telebista
Zinema
'80 egunean' filma, gaur, ETB1en
EiTB
Euskal zinema izango da protagonista aste honetan ere ETB1en.
-
'80 egunean' filma
Euskal zinema izango da protagonista aste honetan ere ETB1en. Gaur, 80 egunean filma egongo da ikusgai.
Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako film honek homosexualitatea du hizpide. 70 urteko emakume bat, Axun, da horren protagonista. Ospitalera bere alabaren senar ohia bisitatzera joango da, eta Maite aurkituko du bertan, gaixoa zaintzen. Nerabezaroan lagun minak izan ziren, baina azken 50 urteotan ez dute elkar ikusi. Eguneroko errutinak gaztaroko kimika ekarriko die gogora berriro.
Ez galdu euskal lana hau, 16:00etan, ETB1en!