telebista
Kirolak
Euskal Herria Kopako eta Donostia Hiriko finalak, gaur, zuzenean, EiTBn
EiTB
Emakumezkoen Athletic-Real Sociedad futbol partida, Zornotzatik, eta Olaizola II.a-Zabaleta / Arteaga II.a-Rezusta norgehiagoka, Atano III.a pilotalekutik.
-
Olaizola-Zabaleta
Zuzeneko bi emanaldi izango ditugu larunbat arratsaldez ETB1en eta eitb.eus-en.
Hasteko, futbola: Athletic-Real Sociedad. Euskal Herria Kopako emakumezko finala Zornotzan jokatuko da, 16:00etatik aurrera. Naxari Altunak eta Larraitz Lukasek egingo dute zuzeneko kontakizuna.
18:00etan, Atano III.a pilotalekuarekin egingo dute bat, Donostia Hiria Torneoko finala eskaintzeko: Olaizola II.a-Zabaleta / Arteaga II.a-Rezusta. Beste bi partida hauek osatuko dute jaialdia: Retegi Bi-Lasa IV.a / Peña II.a-Aranguren eta Ezkurdia-Ruiz / Artola-Untoria. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.
Bestalde, zesta-puntari egingo diote tartea goizean ETB4n eta eitb.eus-en. Donibane Lohizuneko Torneoko finalaren berri emango digu Iñigo Aiestaranek, Felix Espilla lagun duela.