Itxi

telebista

22:30ean

'Guerra de Misses' komediaren estreinaldia, gaurko 'LND'n

EITB

Saioak, gainera, Freddie Highmore aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du eta Charles Bronson aktorearen sekretuetan barrena murgilduko da.

  • Filmaren une bat

    Filmaren une bat

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Guerra de Misses komedia dibertigarria estreinatuko du telebistan. Patrice Leconte zinemagile frantziarraren gidaritzapean, haran bateko bi herrien arteko gatazka azalduko du pelikulak. Krisi ekonomikoak gogor jo du Charmoussey; Super Charmoussey, berriz, eski-estazio aberatsa da, eta 22 urte daramatza lurraldeko miss lehiaketa irabazten. Alabaina, Charmoussey herri pobreko biztanleek planto egitea erabakiko dute, eta edozer gauza egiteko prest egongo dira missen lehiaketa irabazteko. Felix Linaresek pelikularen grabazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Saioak, gainera, Freddie Highmore aktoreari buruzko erreportajea eskainiko du. Uda honetan arrakasta handia izan duen 'The Good Doctor' telesailaren protagonista da, eta telebistako aktore onenaren izendapena lortu du Urrezko Globoetan.

Bestalde, Los archivos secretos de LND atala Charles Bronson aktorearen sekretuetan barrena murgilduko da. Gainera, pelikuletako esaldi ezagunen errepasoa ere egingo dute.

'La Noche de... Guerra de Misses' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista