Itxi

telebista

Pilota

Altsasutik pilota jaialdia zuzenean, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Altuna III-Martija eta Ezkurdia-Zabaleta bikoteek jokatuko dute jardunaldiko partida nagusia.

Gaur gauean, ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean bat egingo dute Altsasuko pilota jaialdiarekin, 22:00etatik aurrera.

Hasteko, Retegi Bi-Lasa IV eta Etxeberria-Martinez bikoteek jokatuko dute atariko partida eta ondoren, Altuna III-Martija eta Ezkurdia-Zabaleta bikoteen arteko norgehiagoka izango da ikusgai. Xabier Euzkitzek, Joxean Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista