Itxi

telebista

22:30ean

Politikarien formakuntza eztabaidagai, gaur gaueko '360º. Tú Decides' saioan

EITB

Gainera, egun dugun egoera ekonomikoaren inguruko analisia egingo du saioak, Lehman Brothers erori zenetik hamar urte bete direnean.

  • Carmen Montón, Osasun ministro izandakoa. Argazkia: EFE

    Carmen Montón, Osasun ministro izandakoa. Argazkia: EFE

Gaur gauean, '360º. Tú Decides' saioa politikarien formakuntza zalantzan jarri duen debate publikoan murgilduko da. Master eta tesien gerra hasi dela dirudi, eta Osasun ministroak dimisioa eman duen aste berean, Pedro Sanchez Espainiako presidentearen doktore-tesia ere jarri dute zalantzan. Testuingurutik sortu duten polemika da edo guztiz justifikatuta dago?

Saioak unibertsitatearen iritziak bilduko ditu: Idoia Fernandez UPV/EHUko errektoreordearena, batetik, eta Luis Ayala Rey Juan Carlos Unibertsitateko Ekonomia irakaslearena, bestetik.

Bestalde, Lehman Brothers inbertsio bankua erori zenetik hamar urte bete dira. Erorketa bortitz hark krisi ekonomiko larria eragin eta hamar urtera, gaur egun dugun egoera ekonomikoaren analisia egingo du Arantza Ruizek gidatzen duen saioak Gonzalo Bernardos ekonomistaren eskutik. Iraganeko akatsak errepikatu al ditugu?

Saioak, gainera, 50 herritarren eta Tito Irazusta, Irantzu Varela, Fernando Palacios eta Galder del Campo solaskideen iritziak bilduko ditu.

'360º. Tú Decides' ostiral honetan izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista