Itxi

telebista

22:30

'Nuestro último verano en Escocia' komedia, gaur gauean, 'LND'n

EITB

Saioak, gainera, Jeremy Irons aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du, eta Romy Schneider aktorearen ibilbide pertsonalaren sekretuak azalduko ditu.

  • 'Nuestro último verano en Escocia' filmaren irudi bat

    'Nuestro último verano en Escocia' filmaren irudi bat

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak familia osoari zuzendutako Nuestro último verano en Escocia komedia hunkigarria eskainiko du. Gurasoak eta hiru seme-alabak Eskoziara joango dira oporrak igarotzera, eta bertako familia-kideei, aspaldiko adiskideei eta hainbat egoera dibertigarriri egin beharko diete aurre, haserreak, gaizki-ulertuak eta mota guztietako liskarrak tartean direla. Rosamund Pike, David Tennant, Billu Connolly, Celia Imrie, Emilia Jones eta Ben Miller aktore protagonisten inguruan eta filmazioaz mintzatuko zaigu Felix Linares emanaldiaren aurretik.

Bestalde, Jeremy Irons aktorearen ibilbidea errepasatuko dute, irailaren 19an 70 urte beteko baititu. Gainera, aspaldiko film eta iragarkien kutsu matxista erakutsiko dute Políticamente Incorrecto atalean.

Amaitzeko, Romy Schneider aktorearen ibilbide pertsonal eta profesionala errepasatuko du 'LND'k. Sissi enperatrizaren paperean ospetsu egin zen aktorea, eta ibilbide profesional aberatsa izan arren, dirurik gabe amaitu zuela frogatuko du saioak Los archivos secretos de LND atalean.

'LND... Nuestro último verano en Escocia' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.