telebista
22:30ean
'Vascos por el Mundo' Berlinen izango da gaur gaueko atalean
EITB
Patricia Labrador kazetariak Alemaniako hiriburua ezagutuko du bertan bizi diren euskaldunen eskutik.
-
'Vascos por el Mundo' saioaren grabazioa, Berlinen. Argazkia: EiTB
Gaurko 'Vascos por el Mundo' saioa Berlinen izango da. Patricia Labrador kazetariak bertan bizi diren euskaldunen eskutik ezagutuko du Alemaniako hiriburua.
Hasteko, Amanda 28 urteko donostiarrarekin izango da. Amanda senarrarekin batera etorri zen Mexikotik Berlinera, duela bi urte. Ibilbide artistikoa aurrera eramateko, Berlin munduko hiririk onena dela aitortuko digu.
Juan Carlos Bilbokoa da, 59 urte ditu eta El Correo eta El Diario Vasco egunkarietako korrespontsala da Alemanian. 36 urte daramatza Europako hainbat herrialdetan bizitzen, eta azkeneko 12 urteak Berlinen pasatu ditu.
Marta ere bilbotarra da, 29 urte ditu eta urtebete darama Berlinen, nazioarteko enpresa batean logistika manager bezala lanean. Aitona alemaniarra zuen, eta XX. mendearen hasieran joan zen bere familiarekin Bilbora bizitzera.
Ager 46 urteko sukaldari bilbotarra da. 13 urte daramatza Berlinen, eta duela sei urte jatetxe euskaldun bat ireki zuen hirian: Txokoa. Horren jatetxean egongo dira, eta baita gertu dagoen merkatu batean ere.
Edurne Alemanian jaio zen kasualitatez, Bavarian, eta azken hamar urteak Gasteiz eta Berlin artean bizitzen eman ditu. Diziplina anitzeko artista da, eta Schöneberg-en bizi da, izarrak bizi diren auzoan.
'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.