Itxi

telebista

22:30ean

Olaegi agenteak makur jokatuko du Gorostizarekin, gaur gauean, 'La Víctima Número 8'n

EiTB

Omar eta Ahmed bahitu zituzten abandonatutako fabrikara joango da Eche gertatutakoaren inguruko arrasto bila.

  • Olaegi eta Gorostiza 'La Victima Numero 8'n

    Olaegi eta Gorostiza 'La Victima Numero 8'n

'La Víctima Número 8' telesailaren gaurko atalean, Madrilen Edurneren arrastoaren atzetik zebilela topatuko du Gorostizak Koro, eta ikerketan muturra sartzearen inguruan ohartarazi du Olaegi agentea. Gorostizak ez du sinetsi Madrilera turismoa egitera etorri dela, eta Korok, egoerari nola aurre egin jakin ez eta, estutasunetik irteteko urak egin dituenaren itxurak egingo ditu.

Bitartean, Edurnek eta Omarrek Madrileko pentsio merke batean ezkutatuta jarraitzen dute. Omarrek gertatutako guztiaren berri emango dio neskari, eta honek Eche jakinaren gainean jarriko du bere kabuz ikertu dezan. Omar eta Ahmed bahitu zituzten abandonatutako fabrikara joango da arrasto bila.

Adilak prentsaurreko bat emango du hedabideen aurrean publikoki barkamena eskatzeko, baina Concha ez da gustura geratuko, bere diskurtsoan ez baitu bere semea erruztatu. Orain Adilak buruan duen bakarra infernu horrekin ahalik eta azkarren bukatzea eta bere familiari terroristak izango balira bezala ez begiratzea da. Gainera, Aissaren urtebetetzea da eta familia guztia beldur da festara inor agertuko ez ote den. Urtebetetze festan Omarrek bidalitako ezusteko bideo bat jasoko dute.

Hanka-sartze baten ondorioz Gaizka eta Almudena maitaleak direla jakingo du Jose Mariak. Azkarate familiako aitak ez du disimulatuko biengatik sentitzen duen mespretxua eta afera hori erabiliko du aitzakia modura bere semea familia-enpresako zuzendaritza taldetik botatzeko.

'La Víctima Número 8' telesaila asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.