telebista
22:00etan
Erromeria doinuak, Anjel Larrañagarekin, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan
EiTB
'Lana festa bihurtuz' bere azken diskoko kantak eskainiko ditu bertsolari eta pandero jotzaile azkoitiarrak, Kupela taldearen doinu ezagunekin batera.
Anjel Larrañaga bertsolari eta pandero jotzaileak bere azken diskoa, Lana festa bihurtuz, aurkezteko Azpeitiko San Agustin aretoan eskainitako kontzertua izango dugu ikusgai larunbat honetan 'Oholtzan' saioan. Larrañagarekin batera, Jose Mari Soraluze Epelde, Xabier Alberdi Zabale eta Juan Ezenarro Berastegi trikitilariak, Oier Ponce teklatuarekin eta Unai Miguel perkusioarekin arituko dira. Oholtza gainean ikusiko ditugu baita ere Jose Mari Orbegozo Dantzaki Eskolako eta Luis Beltza Dantza Solteko Eskolako dantzariak.
Anjel Larrañaga azkoitiarrak 45 urtetik gorako bidea egin du plazarik plaza, bertsolaritza eta trikitixa uztartuz. 24 urterekin egin zuen lehen agerraldia 1980ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Orain, bere ibilbidea biribiltzen duen liburua eta diskoa argitaratuko ditu 'Lana festa bihurtuz' izenburupean.
'Oholtzan' saioan ikusgai izango dugun kontzertuan disko honetako kantekin batera, Kupela taldearekin ezagunak egin dituen batzuk ere entzungo ditugu. Emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dugu gaur, 22:00etatik aurrera.