Itxi

telebista

22:30ean

'Vascos por el Mundo' saioa Suitzan izango da gaur gauean

EITB

Roberto Vazquez kazetariak Suitzan bizi diren bost euskaldunen eskutik ezagutuko ditu Zurich hiria eta herrialdeko bestek hainbat toki ikusgarri.

  • Roberto Vazquez kazetaria

    Roberto Vazquez kazetaria. Argazkia: EiTB

'Vascos por el Mundo' saioaren gaurko atalean, Roberto Vazquez kazetaria Suitzara bidaiatuko da eta bertan bizi diren bost euskaldun protagonisten eskutik ezagutuko ditu Zurich, Schafhausen, Arbon, Maienfiles eta Santis mendia, besteak beste.

Elvira 32 urteko getxotarra da eta zortzi urte daramatza ZUrichen bizitzen. Berarekin Schaffgausen ur-jauzi ikusgarria eta Laufeneko gaztelua ezagutuko ditu saioak. Gainera, hiriko alde historiakoan zehar ibiliko dira eta Zuricheko opera ere ezagutuko dute.

Josebak 45 urte ditu, Oñatiko ingeniaria da eta Suitzako Microsoft enpresan lan egiten du komertzial arduradun bezala. Berarekin, Zuricheko Bahnhofstrasse kalea ezagutuko dute, baita museoa eta FIFAren egoitza ere.

Jonek 33 urte ditu eta Txilen eta Australian bizi izan da Suitzara heldu aurretik. Berarekin, Uetliberg mendia ezagutuko dute. Bertatik hiri osoa ikusten da. Berarekin, gainera, geltoki zentrala eta Museo Nazionala bisitatuko dute.

Josune Eginokoa da, 31 urte ditu eta bi seme-alaba. Suitzako mutil batekin ezkondu berri da eta Arbonen bizi da, Konstantza lakuaren ondoan. Lakua Alemania, Austria eta Suitzaren arteko muga naturala da. Josunerekin haren herria eta inguruak ezagutuko dituzte, horien artean, Säntis mendi ikusgarria.

Javi 26 urteko gasteiztarra da eta Zurichen bizikleta gainean mugitzen da. Kasu honetan, ordea, bizikleta alde batera utziko du eta unibertsitatera eramango gaituen funikularra hartuko du. Unibertsitate horretan Einstein eta 20 nobel sari ezberdinek ikasi zuten. Gainera, eskalatzera eramango gaitu, Europako rokodromo handienetako batera.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista