Itxi

telebista

Olentzero

Olentzeroren eta Maridomingiren etorrera, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Olentzerok eta Maridomingik Bilboko kaleak zeharkatuko dituzte Gabon gau bezperan.

  • Olentzero eta Maridomingi

    Olentzero eta Maridomingi. Argazkia: Bilboko Udala

Igande honetan, abenduak 23, ETB1ek eta eitb.eus-ek Olentzeroren eta Maridomingiren etorrera eskainiko dute Bilbotik. Olentzero, Mari Domingirekin batera, desfile ikusgarri honen protagonista nagusia izango da. Ikazkin maiteak, euskal mitologiako beste pertsonaia batzuk izango ditu lagun, horien artean, Basajauna, lamiak eta Galtzagorri bihurri eta jostariak.

Andoni Mutiloak egingo du emanaldiaren kontakizuna eta Marta Elvira, berriz, kalean izango da bertako giroa jaso eta Olentzero ikustera etorri direnei elkarrizketak egiteko.

'Olentzeroren eta Maridomingiren Etorrera' zuzenean emango da 18:00ean eitb.eus-en, eta 21:00etan ETB1en. Astelehenean, abenduaren 24ean, berriz ere errepikatuko da 14:30ean.