Itxi

telebista

23:30ean

Kartzela osteko bizitzaz, ostiralean, '360º Punto de Vista' saioan

EiTB

Solaskideez gain, saioak Cesar San Juan EHUko psikologia kriminaleko irakaslea, eta Josune Carramiñana gizarte langilea izango ditu gonbidatu.

  • Arantza Ruiz, saioaren aurkezlea

    Arantza Ruiz, saioaren aurkezlea. Argazkia: EiTB

Ostiral honetan, '360º Punto de Vista' saioak kartzela osteko bizitza izango du aztergai, baita preso dauden emakumeen egoera ere. Horretarako, ohiko solaskideez gain, Cesar San Juan EHUko psikologia kriminaleko irakaslea eta Josune Carramiñana gizarte langilea izango dira gonbidatu.

Posible al da gizarteratzea? Egungo modelo penitentziarioak laguntzen al du pertsonak gizarteratzen? Zalantzak delitu sexual eta homizidio kasuetan sortzen dira, betirako kartzela zigorra eskatzen denetan adibidez, Voxen kasuan legez. Laura Luelmoren kasuan eman da honako egoera hau. Gai honetan sakontzeko asmoz, Cesar San Juan EHUko psikologia kriminaleko irakaslea izango da saioan gonbidatu.

Halaber, kartzelan dauden emakumeen egoera zein den ere aztertuko du saioak, izan ere, %7a dago egoera honetan. Josune Carramiñana gizarte langilea izango da saioan, kartzelan dauden emakumeen egoera, bai kartzela barruan zein kanpoan, nolakoa den ezagutarazteko. Gonbidatuez gain, Galder del Campo, Marta Martan eta Tito Irazusta solaskideak izango ditu lagun Arantza Ruizek.

'360º Punto de Vista' ostiraletan izaten da ikusgai, 23:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.