Itxi

telebista

'El Conquis del Pacífico'

'El Conquis del Pacífico' eztabaida-saioa platotik bertatik bizi nahi duzu?

I. A. | EITB.EUS

Saioan ikusle bezala parte hartu nahi baduzu, bidali mezu bat zure izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin elconquis@eitb.eus helbidera.

  • "El Conquis del Pacífico" eztabaida-saioa

    "El Conquis del Pacífico" eztabaida-saioaArgazkia: EiTB

Dagoeneko hasi da "El Conquistador del Pacífico" abentura saioa, "La cuenta atrás" atal bereziarekin. Astelehenean, urtarrilak 14, abiatuko da Euskal Telebistako abentura saiorik garrantzitsuena hamabosgarren edizioarekin eta, aurreko urteetan bezala, "El Conquistador del Pacífico"ren atal bakoitzak eztabaida-saioa izango du Patxi Alonsok aurkeztuta. Bertan, conquistologoen laguntzarekin, abenturan gertatzen diren unerik garrantzitsuenak komentatuko dituzte eta saioaren aurrerapenak eta irudi berriak erakutsiko dituzte. 'El Conquis' saioaren edizio berriko lehiakideen etorrera eta abenturak platoan bertan ikusi nahi badituzu, jar zaitez saioarekin harremanetan!

Platoaren saltsaz gozatu eta gonbidatuak eta protagonistak aurrez aurre ikusi nahi badituzu, bidali zure datuak elconquis@eitb.eus helbidera, eta eman zure izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa.

Saioaren lantaldea zurekin harremanetan jarriko da, platora joateko eguna eta nondik norakoak azaltzeko. Gainera, familia eta lagunak gonbidatzeko aukera izango duzu. Animatu zaitez!