telebista
Audientzia
'El Conquis' debatearen estreinaldi arrakastatsua, % 11,5eko audientzia zatiarekin
EITB
Azken lau urteetan saioak izan duen estreinaldirik onena izan da.
-
Patxi Alonso, 'El Conquis'eko aurkezlea
'El Conquis' debatearen estreinaldiak audientzia datu bikainak izan zituen asteazken gauean eta % 11,5eko audientzia zatia bereganatu zuen. Halaber, Patxi Alonsok aurkeztutako saioak 199.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Azken lau urteetan saioak izan duen estreinaldirik onena izan da.
Panaman hasi berri den abenturan, Enekorekin batera arituko diren bi kapitain berriak aurkeztu zituen Patxi Alonsok: Seleta eta Patri Espinar. Horrez gain, orain arte ikusi gabeko hiru kanpamenduetako irudiak erakutsiko zituen eta, berebat, erloju-bonba bilakatu den Angoso taldearen egoera aztertu zuen platora hurbildu ziren solaskideekin batera.