Itxi

telebista

22:00etan

Binakako Txapelketako bi partida Mungiatik, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Promozio mailako hirugarren jardunaldia eta txapelketa nagusiko bederatzigarren jardunaldia izango dira ikusgai.

  • Pilota bat pilotari baten esku artean

Arratsaldean Mungian izandako pilota jaialdia eskainiko du 'ETB Kantxa' saioak 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Binakako Txapelketako promozio mailako Elordi-Etxebarria / Ugalde-Jaunarena partidarekin hasiko da jaialdia. Ondoren, lehen mailako Laso-Aretxabaleta / Ezkurdia-Galarza norgehiagoka izango da.