Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Soraya, Angoso taldeko azken kanporatua, hartuko dute 'El Conquis' eztabaida-saioan

EiTB

Sveta eta Pili aurrez aurre izango ditu gaur gauean platoan.

  • Soraya, "El Conquistador del Pacífico" saioko lehiakidea

    Soraya, "El Conquistador del Pacífico" saioko lehiakidea. Argazkia: EiTB

Talde urdinen odolusteak aurrera jarraitzen du Panamako abenturaren laugarren astean. Soraya, Lekueren aurkako dueluaren ostean kanporatutako lehiakidea, izango da protagonista handia 'El Conquis' saioan gaur gauean. Donostiako artista polifazetikoa Miramonen izango da, eta aurrez aurre izango ditu Sveta eta Pili.

Lekue eta Patri garaile itzuli zirenean, talde gorriak nola erantzuten duen ikusi ahal izango du Sorayak. Halaber, orain arte ikusi gabeko irudietan, Iñaki kanpamentu txirora bakarrik bueltatzen ikusiko dugu. Datorren asteko saioaren aurrerapena ere erakutsiko dute. Bertan, Manu Maritxalar immunitate jokoaren protagonista izango da nahi gabe, lokatzaren erdian.

Gotzon, Isa, Nakor, Eider eta Isma konkistologoek abenturaren alerik mamitsuenak aztertuko dituzte; Ainhoa Etxebarriak eta Txurruk Gaztearen setetik saioa animatuko dute, eta Humberto Gutierrezek beste pertsonaia bat hezurmamituko du.

'El Conquis del Pacífico' eztabaida-saioa asteazkenero izaten da ikusgai gaueko 'Eguraldia' tartearen ondoren, ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean.