Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Futbola, motorrak eta pilota, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Bigarren B Mailako Athletic Club / Real Oviedo, Binakako Txapelketako Bengoetxea VI-Imaz / Ezkurdia-Galarza eta Barakaldon jokatuko den Munduko X Trial Txapelketa eskainiko dira.

  • Futbola, motorrak eta pilota, larunbat honetan, zuzenean, EiTBn.

    Futbola, motorrak eta pilota, larunbat honetan, zuzenean, EiTBn.

Futbolak emango dio hasiera larunbateko kirol eskaintzari, ETB1en eta eitb.eus-en. Bigarren B Mailako Athletic Club - Real Oviedo eskainiko da 16:00etan.

Segidan, pilota izango dugu Iruñetik. Dario - Ruiz / Agirre - Salaverri partidak zabalduko du jaialdia. Ondoren, Binakako Txapelketako Bengoetxea VI - Imaz / Ezkurdia - Galarza norgehiagoka jokatuko da.

Gauean, 21:45ean, motor emankizuna izango da ETB4n eta eitb.eus-en. Barakaldotik zuzenean, Munduko X Trial Txapelketa.