telebista
22:30ean
'La primavera de Christine' pelikula, gaur gauean, 'La Noche De...' saioan
EiTB
Saioak, gainera, Lady Gaga musikari eta aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du, eta 'Bohemian rhapsody' filma eta Queen taldearen benetako istorioa aztertuko ditu.
-
'La primavera de Christine' filmeko irudia. Argazkia: EiTB
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak La primavera de Christine film hunkigarria eskainiko du, Bigarren Mundu Gerran girotutakoa. Lana Christine Nöstlingerm idazle austriarraren eleberri autobiografikoan oinarrituta dago, eta horren haurtzaro gogorra azaltzen digu, bereziki 1945eko udaberrian naziek Austria hartu zuten garaian jazotakoak. Filmak haur txiki baten ikuspuntutik erakutsiko digu gerraren bortizkeria. Hauek eta xehetasun gehiago azalduko dizkigu Felix Linaresek emanaldiaren aurretik.
Bestalde, igandean egingo den Oscar sarien gala hizpide hartuta, 'LND'k Lady Gaga izango du protagonista. Aktore onenaren eta abesti onenaren sarietarako izendapenak jaso ditu Gagak, Bradley Cooper aktore eta ekoizlearekin batera A star is born pelikulan egindako lanarengatik.
Horrez gain, Bohemian rhapsody film arrakastatsuaren inguruko erreportajea eskainiko du saioak. Queen taldearen benetako istorioa eta pelikulan agertzen diren gertakarien arteko ezberdintasunak erakutsiko ditu La historia según Hollywood atalak.
'La Noche de... La primavera de Chrsitine' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.