Itxi

telebista

Kirolak

'Incycle' saioa, gaurtik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Txirrindularitzari buruzko istorio eta protagonistak hurbilduko dizkigu tarte honek astero.

  • Bizikleta

    Bizikleta. Irudia: pexels.com

'Incycle' magazina izango dugu ikusgai, gaurtik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en, larunbatero, 15:30ean. Bertan, txirrindularitzari buruzko istorioekin eta protagonistekin gozatzeko parada izango du ikusleak. Laster hasiko dira Euskal Telebistaren txirrindularitza emanaldiak eta motorrak berotzeko modua izango dugu saio honen bitartez.

Euskal Herrian kirol honek zer nolako interesa sortzen duen ikusita, lasterketez haratago, errepidean dabiltzan lagunak hobeto ezagutaraztea da xedea. Ordu erdi inguruko saioa izango da eta kirol ekitaldiekin batera, kirolari askoren inguru pertsonala ezagutzeko aukera izango dugu. Aste honetan, adibidez, Mathieu Van der Poel, Bernhard Eisel edota Michael Matthews izango dira protagonista, askoren artean.

Martxoaren 25an hasiko da txirrindularitza denboraldia ETBn Kataluniako Voltarekin. Apirilaren 6ean Miguel Indurain Saria zuzenean jarraitu ahal izango dugu eta ondoren Itzuliaren txanda izango da, apirilaren 8tik 13ra.