telebista
23:15ean
Justiziaren akatsak aztergai, gaur gauean, '360º Punto de Vista' saioan
EiTB
Besteak beste, Joaquin Martinez Ameriketako Estatu Batuetako heriotzaren korridoretik irtetea lortu zuen lehen europarrarekin egongo dira.
-
Arantza Ruiz
Gaur gauean, '360º Punto de Vista' saioak justiziaren akatsak aztertuko ditu, eta, besteak beste, Joaquin Martinezen kasua ezagutuko du. Joaquin Ameriketako Estatu Batuetako heriotzaren korridoretik irtetea lortu zuen lehen europarra izan zen, eta hiru urte eman zituen bertan, egin ez zuen krimen batengatik.
Nola ordain daiteke herritar inozente batek kartzelan hainbat urte eman izana? Zer ondorio psikologiko eragin ditzake egoera horrek? Joaquim Bosch magistratua galdera horiei erantzuten ahaleginduko da eta justiziak akats horiek konpontzeko dituen mekanismoak azalduko ditu.
'La Manada'ren eta Altsasuko gazteen sententzia polemikoek agerian utzi dute gizartearen eta justiziaren arteko desadostasuna. Epaileek iritzi publikoa ahaztu eta legeen interpretazio zorrotza egin behar dute? Gaiaren inguruko solasaldian, Patxi Lopez de Tejada eta Olga Rodriguez abokatuak arituko dira, Marta Martin, Tito Irazusta eta Fernando Palacios ohiko solaskideekin batera.
'360º Punto de Vista' ostiraletan izaten da ikusgai, 23:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.