Itxi

telebista

'El Conquis'en 10. atala

Gorriek aizkora zorroztuta hartuko dute Manu, gaur, 'El Conquis'en

EiTB

Taldeko kide gehienen salaketei aurre egin beharko die Manu Maritxalarrek, eta aizkolarien immunitate-jokoan zirkuitu bat egongo da.

  • Talde gorria, aizkolarien immunitate jokoan

    Talde gorria, aizkolarien immunitate jokoan

Manu Maritxalarrek talde gorrian bizi duen egoera latza muturreraino iristear da. "El Conquistador del Pacífico" saioaren 10. atalean, Errenteriako boxeolari ohiak talde gorriko kide gehienen salaketei egin beharko die aurre. Batez ere, Ibon eta Iñaki azalduko dira haren aurka; diotenez, kapitainak ez ditu janari latak partekatzen, eta, horrez gain, kanporatutako lehiakideek utzi dituzten esterak beretzat hartu omen ditu.

Gaur gaueko immunitate-jokoa, aizkolarien proba, funtsezkoa izango da gorrien egoerak eztanda egingo duen ala garaipena lortuta dena lasaituko den jakiteko. Enborra bertikalean moztu, ondoren basotik zirkuitu bat egin, eta, bukatzeko, enborra polea baten bidez zintzilikatu beharko dute.

'El Conquistador del Pacífico' astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, EiTB Nahieranen ikus daitezke saioaren atalak.