telebista
22.30ean
'Vascos por el Mundo' saioa Medellinen izango da gaur gauean
EiTB
Pedro Mardones kazetariak Antioquiako hiriburua ezagutuko du bertan bizi diren euskaldunen eskutik.
-
Medellin (Kolonbia)
Gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioa Kolonbiako Medellin hirian izango da. "Betiko udaberriaren hiria" ezizenarekin ezagutzen dute Medellin, eta Antioquia eskualdeko hiriburua da.
Maider Juaristi, Igor Lejarra, Fani Mateus, Leyre Vicente, Gabriel Garcia eta Ignacio Izaguirre euskaldunak bertan bizi dira, eta Pedro Mardones kazetariari hiriaren sekretuak eta inguruko toki ikusgarrienak erakutsiko dizkiote; Guatape herri koloretsua, tartean.
Horrez gain, bertako biztanleen artean euskaldunek izan duten eraginaz arituko dira. Izan ere, hainbat izan ziren Antioquian urrearen bila abiatu ziren euskaldunak, eta gaur egun eskualdeko biztanleen % 40k abizen euskalduna du. Medellinera egindako bidaia honetan, gainera, ez dira faltako ez Botero artistaren obrak ezta silleta edo zamuka tradizional loradunak ere.
'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.