Itxi

telebista

A28

Elkarrekin Podemos alderdia hauteskundeetako elkarrizketa-saioetan, ETBn

EiTB

Roberto Uriarterekin izango da Iban Garate ETB1en eta Pilar Garridorekin Xabier Garcia Ramsden ETB2n.

  • Elkarrekin Podemos alderdia, hauteskunde elkarrizketa saioetan, astelehenean.

    Elkarrekin Podemos alderdia, hauteskunde elkarrizketa saioetan, astelehenean.

Gaur hasiko dira elkarrizketatzen apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako hautagaiak Euskal Telebistan. ETB1en, Iban Garatek egingo ditu elkarrizketak, eguerdiko 'Gaur Egun' albistegiaren ostean, 14:45ean, eta ETB2n, Xabier Garcia Ramsdenek, 'En Jake' saioaren aurretik, 11:30ean. Elkarrekin Podemos alderdiko hautagaien txanda izango da: Roberto Uriarte eta Pilar Garrido.

Elkarrizketak streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira eitb.eus bidez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista