Itxi

telebista

22:30ean

'La Noche De...' saioak 'Pequeña Gran Voz' pelikula eskainiko du gaur gauean

EiTB

Halaber, Harrison Ford aktorearen talentu ezkutuak ezagutuko ditu, Emma Thompsonen familiaren berri emango du eta Charles Chaplinek Euskal Herrira egindako bisita gogoratuko du.

  • 'Pequeña gran voz' filmeko irudia

    'Pequeña gran voz' filmeko irudia

Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak Pequeña gran voz filma eskainiko du, Austria eta Alemaniaren arteko koprodukzioa. Bigarren Mundu Gerraren ostean, ume batek nazismoak utzitako arrazakeriari aurre egingo dio duen baliabide bakarrarekin: ahotsarekin. Izan ere, abesbatza batean sartzea lortzen badu, etorkizuna aldatu dezake. Felix Linaresek filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Saioak, halaber, Harrison Ford aktore izan aurretik zurgin bezala lanean aritu zela azalduko du Talentos Ocultos atalean, eta, gainera, Emma Thompson-en familia eta ibilbidea errepasatuko dute, aste honetan 60 urte bete dituela ospatzeko.

Amaitzeko, Charles Chaplinek Euskal Herrira egin zuen bisita gogoratuko du saioak Los archivos secretos de La Noche de… atalean.

'La Noche de… Pequeña gran voz' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.