Itxi

telebista

Hauteskundeak

Hauteskunde eztabaida ETB1en eta eitb.eus-en, gaur, 22:30ean

EiTB

Elkarrekin Podemos, EAJ/PNV, PSE-EE, EH Bildu eta PPko ordezkariek hartuko dute parte Saioa Martijak gidatuko duen eztabaidan.

0:25
Hauteskunde debatea, ETB1.

Gaur, ETB1en eta eitb.eus-en hauteskunde eztabaida izango da zuzenean, 22:30ean. Saioa Martija kazetariak gidatuko duen debatean, honako hauek arituko dira: Roberto Uriarte (Elkarrekin Podemos), Joseba Agirretxea (EAJ), Maria Luisa Garcia (PSE-EE), Mertxe Aizpurua (EH Bildu) eta Laura Garrido (PP).

Hautagai bakoitzak Madrilen zer defendatuko duen azalduko du eta alderdien programak aurrez aurre jarriko dituzte. Halaber, balizko aliantzez, estatu ereduez, gizarte politikez eta estrategia ekonomikoaz arituko dira. Halaber, herritarren kezka eta interesak helaraziko dizkiete hautagaiei, horiei nola erantzungo dieten azal dezaten.